Ezagutu gaitzazu

1997ko ekainaren 5ean Santa Barbara jatetxea martxan jarri zen. Zarautz hotelaren beheko solairuan dago kokatuta.

30 urte eskasekin eta munduko ilusio guztiarekin hasi genuen proiektu berri hau. Hasieratik, hotelaren lan-harremanak (gosariak, pentsioak eta taldeak) asko markatu zuen estiloa. Hau guztia, Zarauzko eta inguruko gure bezero  leialei bizkarra eman gabe.

Gaur egun, talde profesional handi baten laguntzarekin, eskaintza gastronomiko zabala dugu eguneko menua, menú berezia eta karta. Era berean, era guztietako ospakizunak egiten ditugu 180 lagunentzako lekua duen jantoki zoragarriari esker.